Gaurkotasuna

Atzealdea

Ekainetik abuztura 39.810 turista pasa dira Arma Plazatik

Iraileko lehen astea egokia izan ohi da Hondarribiko uda turistikoa nolakoa izan den aztertzeko

2016·09·01


 ARMA PLAZA Informazio puntutik uda osoan 39.810 turista igaro dira, horietatik 19.829 abuztuan, 11.960 uztailean eta 8.021 ekainean. Datu moduan, esan 2015eko abuztuan 17.563 izan zirela, 2014ko abuztuan 14.617 eta 2013ko abuztuan 9.800.

Datuek Gipuzkoako turismoan ematen ari den tendentziarekin bat egiten dute Hondarribian ere. Hortaz gain, abuztuan ARMA PLAZA Fundazioak egindako bisita gidatuetan 2.058 pertsonek hartu dute parte uztaila eta abuztuan, Guadalupeko Gotorlekua 819 pertsonek ikusi dute bi hilabete horietan eta Tren Berde panoramikoan aldiz 2.463 pertsona igo dira uztaila eta abuztuan.

Maria Serrano Turismoko zinegotziak esan duenez, “datuak oso onak dira. Goraino ikusi dugu herria uda osoan, abuztuan are eta gehiago. Urtetik urtera datuek gora egiten dute, ez bakarrik uda partean, baita urtean zehar ere”. “Estatuko turistak %61,91 izan dira, gehienak Kataluniakoak, Madrilgoak, Valentziakoak eta Andaluziakoak. Bisitarien %23,19 iritsi da Frantziatik, eta gainerakoak, Alemaniatik, Italiatik, Erresuma Batutik eta Belgikatik, batez ere. ARMA PLAZAn lanean atsedenik gabe egon diren informatzaile eta gidei lerro hauen bidez eskerrak eta zorionak eman nahi nizkieke. Arreta orduan 9.30etik 19:00etara izan da”.

Hotelen okupazioa %93’69an abuztuan

Hotelen okupazioa uztailean %90’69koa izan da eta abuztuan %93’69koa. Media bezala bi gau igarotzen dituzte turistek gurean. Udaltzaingoak Hondarribiko sarreran egindako sarrera azterketek esaten digutenez, abuztuaren 1etik 31ra 730.580 auto sartu dira; horrek esan nahi du 23.567 auto sartu direla media bezala egunero.

Auto gehien sartu ziren eguna abuztuak 2 izan zen, 29.187 autorekin.