Gaurkotasuna

Atzealdea

37 gobernuz kanpoko erakunde eta elkarte igandean Butroi pasealekuan

'Hondarribia Elkarlanean' antolatuko da seigarren urtez, eta haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua

2017·09·27


Seigarren urtez jarraian “Hondarribian Elkarlanean” jardunaldia antolatu du Hondarribiko Udalak, eskualdean lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta elkarteei zuzenduta. Igande honetan izango da, urriak 1 eta goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30era. Aurkezpena Areto Nagusian burutu da eta han izan dira Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotzia, baita ekimenean parte hartuko duten hainbat erakunde eta elkarteetako ordezkari ere.

“Haien jardueraren inguruan hausnartzea, informazioa eskaintzea eta laguntza ematea da saioaren helburua. Goizean zehar, erakusketa egingo dute parte hartuko duten elkarte eta erakundeek, Butroi pasealekuan, 11:00etatik 14:30etara. Denetara 20 gobernuz kanpoko erakundek eta 17 elkartek parte hartuko dute jardunaldian” esan du Maria Serranok.

“Udalak eskerrak eman nahi dizkie gurekin batera lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarte guztiei”.

“Elkarteak eta GKEak kalera gerturatzea da helburua. Herritarrek entitate horiei aurpegiak jartzeko, eta jakiteko zein lan egiten duten”, azaldu du Maria Serrano, Hiritarren Arretarako zinegotziak. “37 erakunde eta elkarte bilduko dira, guztira, Butronen. “Bolondres aritzen den jendearentzako aitorpena ere bada”, erantsi du Serranok.

Hondarribiko Udalak aurten Gobernuz Kanpoko Erakunde eta elkarteen artean denetara 123.393 euro banatuko ditu.