Gaurkotasuna
Atzealdea

225 uso mezularik Jostaldi pilotalekua bete dute iganderarte

Gaurtik iganderarte Jostaldi pilotalekuan XLIV. Uso Mezulariaren Erakusketa eta Nazio Mailako Jardunaldia ospatuko da, 1894an sortu zen Espainiako Kolonbofilia Erret Federazioak antolatuta.

2019·01·10


Gaurtik iganderarte Jostaldi pilotalekuan XLIV. Uso Mezulariaren Erakusketa eta Nazio Mailako Jardunaldia ospatuko da, 1894an sortu zen Espainiako Kolonbofilia Erret Federazioak antolatuta. Aurkezpen ekitaldian, Hondarribiko Alkate den Txomin Sagarzazu, Federazioko presidente den Tomás Montiel, eta Hondarribiko kolonbofiloa eta federazioko presidenteorde den Juan Larrarte.

“Hondarribiarrek eta bisitariek askorentzat oso berria den unibertso bat ikusi eta ikasteko aukera oso egokia da. Juan Larrarte gure herritarrak egin duen lana eskertu egin nahiko nuke jardunaldi hau gurean ospatu dadin. Ekonomia aldetik begiratuta ere, aukera bikaina da, Hondarribia jende gehiagorekin dagoen sasoietatik at jende asko erakarriko duelako”.

Tomás Montielek eskerrak eman dizkio “Alkate eta Udalari uneoro erakutsi duten laguntzeko jarreragatik. Gure federazioa Espainiako aintzindariena da, edozein kiroletako federazioa baina zaharragoa. Lehen bi egunetan barne lanak egin ditugu, eta orain epaileak usoak ikusten eta aztertzen ari dira. 225 uso mezulari daude orain, eta horietatik 55 selekzioarekin Polonian egingo den Joku Olinpikoetara sailkatuko dira”.

Juan Larrartek gehitu duenez, “neretzat poz handia da nere herrian halako zerbait egiteko aukera edukitzea. Estatu osotik 200 pertsona baina gehiago etorri dira egun batzuez Hondarribian egotera. Nik nere aldetik bost uso aurkeztu ditut, ia zorterik badugun eta epaileek nola puntuatzen dituzten usoak”.