Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

22'7 milioiko aurrekontua izango du Hondarribiak 2020an, EAJren aldeko botuekin, ABOTSANITZen aurkakoa eta PSE zein EH BILDUren abstentzioarekin

Hiru ordu pasatxoz luzatu den 2020ko aurrekontuak onartzeko plenoak 22.782.334 euroko aurrekontua onartu egin du EAJren aldeko botuekin, ABOTSANITZen aurkako bozkarekin eta EH BILDU zein PSE-EEren abstentzioekin.

2019·11·28


Hiru ordu pasatxoz luzatu den 2020ko aurrekontuak onartzeko plenoak 22.782.334 euroko aurrekontua onartu egin du EAJren aldeko botuekin, ABOTSANITZen aurkako bozkarekin eta EH BILDU zein PSE-EEren abstentzioekin. Bertan izan dira Udalean ordezkatuak dauden lau alderdi politikoetako 17 zinegotziak.

Txomin Sagarzazu Alkateak Gobernu Taldearen proposamena defendatu du. “Eskerrak eman nahi dizkiet proposamen hau lantzen aritu diren guztiei, bereziki aurtengo prozedura-aldaketak direla eta denbora laburragoan lan egin behar izan dutenei. Urriaren 24ean oposizioko alderdiei pasatutako zirriborroa beraien aportazioarekin aberastu dugu, 224.500 eurorekin. Eskerrak eman nahi dizkiet bereziki PSE eta EH BILDU udal taldeei negoziatzeko izan duten jarrerarengatik eta kemenarengatik”.

“Udalaren egoera ekonomikoa ona dela esan nahi dut hasteko, sarrerak gastuak baina gehiago dira  eta udal tasa eta zergak ez ditugu 6. urtez segidan igo, eta ez gaude inorrekin zorretan. Aurrekontua 22’7 milioikoa izango da. Horietatik 718.400  euro bideratuko ditugu, eta aurrekontuaren likidazioa egindakoan, Udalak 7.785.450 euro inbertitzeko asmoa du”.

“Udal baliabideak hiritarren ongizatea hobetzera dedikatu nahi ditugu, batez ere behar gehien dituenei, azpiegiturak hobetuz. Gastuei dagokienez, Alor Sozialak aurrekontuaren %33 suposatzen du, Azpiegitura edo Udalerriak  %25, Administrazio Arloak %21, Hiri Segurtasunak %14, eta Garapen Ekonomikoak %8” gehitu du Sagarzazuk.

224.5000 euroko 19 emendakin onartu dira

Oposizioko alderdiek aurkeztutako mozietatik 19 onartu dira, 224.500 euroko kopuruarekin. Udaleko sarrera erregistroan jasotako ordena jarraituz, PSE alderdiari 9 onartu zaizkio 124.000 eurogatik, ABOTSANITZ-i beste lau 27.000 eurogatik, eta EH BILDUri beste sei, 61.500 euroko kopuruarekin.

ABOTSANITZek aurkako bozka eman du, honakoa esanez: “Aurrekontu honek ez ditu Udalaren eta Hiriaren arazoak konponduko. Ez gaude batere ados aurten jarraitu den lanketa prozedurarekin, ez baitigu eragile sozialekin lan egiteko aukerarik eman. Uste dugu aurrekontua ez datorrela errealitatearekin bat,  gehienean ez da gauzatuko, eta altxortegia handitzeko balioko du, hiritarren beharrei aurre egin gabe”.

PSE-EE abstenitu egin da. “Aurrekontu kontinuista da, eta ez dauka udal arimarik. Gobernu Taldearekin zenbait akordiotara iritsi gara, eta hori positiboa da, baina beste alor askotan hutsune handiak nabaritzen ditugu, adibidez mikrobusa, udal langilego falta, eta batez ere, babestutako etxebizitzetan ausartagoa izatea”.

EH BILDUk abstentzioa eman du ere. “Kontinuista eta kontserbadorea da aurrekontua, eta Hondarribiak dauzkan erronkei aurre egiteko ez da egokiena. Gainera, Udalean euskara lan hizkuntza izateko lan handia egin behar dugu oraindik, batez ere dokumentazio idatzian. Errealistak izatea nahi izan dugu, eta horregatik burutu daitezken emendakinak aurkeztu ditugu, gaietan adituak direnekin lankidetzan ".

Eguneko Aztergaiaren beste puntu batean, 2020ko Plantila Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda aldatzeari buruzko proposamena onartu da.