Gaurkotasuna
Atzealdea

Kultura departamentuak Inauterietako kartel lehiaketa deitu du.

Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen.

2019·01·15


Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2019ko Inauteri­etako kartel lehiaketa antolatu du, non edozein pertsonak parte hartu ahal izango duen. Erabiliko duten teknika librea izango da: mar­goa, marrazkia, kollage, etab., lanek derrigorrez jatorriz­koak izan beharko dute.

Kartelen neurria 70 x 50 zmtakoa eta berti­kala izango da eta neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dira lehiaketarako onartuak izango.

Karteletan derrigorrez ondoko lema azalduko da: "HONDARRIBIA - INAUTERIAK 2019". Sailkatutako lehen kartelari 450,00 €ko saria emango zaio, eta bera izango da 2019ko Inauteriak ira­gartzeko erabiliko dena. Lanak BAZen entrega­tuko dira urtarrilaren 30 eta 31n, eta otsailaren 1ean goizeko 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00tara.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 25etik martxoak 5 arte (biak barne), ARMA PLAZAn.