Gaurkotasuna

Atzealdea

2017ko likidazioa onartu eta 5'67 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak osteguneko Plenoan

2017ko aurrekontuaren likidazioa eginda 5.186.000 euroko altxortegi gerakina lortu du Udalak; hala, 2018ko aurrekontuan 5.672.800 euroko kreditu aldaketa bat txertatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak osteguneko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak.

2018·04·24


2017ko aurrekontuaren likidazioa eginda 5.186.000 euroko altxortegi gerakina lortu du Udalak; hala,  2018ko aurrekontuan 5.672.800 euroko kreditu aldaketa bat txertatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak osteguneko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak.

“Aurrekontuaren egonkokortasunari eta finantzen jasangarritasunari begira, helburuak bete egin ditugu urtero bezala. Ez dugu zorrik udal modura eta inbersioak egiteko gaitasuna badugu mailegurik eskatu gabe. Zerga eta tasak ez ditugu lau urtez igo eta aurten ere ez igotzeko asmoa dugu” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak. “Udalaren egoera ekonomikoa osasuntsua da, eta hori tresna izatea nahi dugu finkatua dugun 2015-2019rako Agintaldi Plana eta hor dauden proiektuei ekiteko”.

“Gure aurrekontuaren exekuzio maila hobetu nahi dugu. Bide horretan badugu zer hobetu, baina hori ezin dugu totem batean bihurtu. Adibidez, 1’2 milioirekin, Santiago kaleko obra egiten ari gara, 2017ko urrian hasi eta 2018ko ekainean amaituko dena, eta gastuaren kopuru handiena aurten egingo dugu, nahiz eta dirua aurreko urtean jarri behar izan genuen. Aipatu nahi nuke ere adibidez, Egiluz Jauregian artxiboa jartzeko 350.000 euro jarri genituen baina Gipuzkoako Foru Aldundiak teknikoki ezinezkoa dela esan digu. Maiatzean Udal Kudeaketa Sistema martxan jarriko dugu eta horrekin, egiten ari garen lanketaren jarraipen zuzen eta partekatua izango dugu” dio Sagarzazuk.

5’67 milioi euroko inbertsioak

“Udalaren egoera ekonomikoa ona da. 2017ko aurrekontua 5.186.000 eurorekin likidatu da” dio Juan Mari Altunak, Ogasun Zinegotziak. “Zuhurtziaz jokatzen dugu, ez dugu ingresatzen duguna baina gehiago gastatzen, eta ditugun erronkei aurre egiteko gaitasuna dugu horrela. 2017ko haserako aurrekontua 19’5 milioi eurokoa izan zen, 5’8 eta 6’6 milioi euroko bi kreditu txertatzeekin 31’9 milioi eurotan itxi dugu”.

“Hala, atzo goizean egindako Ogasun Batzordeak onartu zuen 2018ko aurrekontuari 5.672.800 euroko kreditu-gerakinen txertaketa egitea. Egoera ekonomiko onak aukera eman digu gure baliabide ekonomikoekin gure ustez Hondarribiarentzat oso garrantzitsuak diren proiektuak aurrera eramatea”.

“Altxortegi-gerakina badugula jakinda, aipatutako zifra inbertitzeko kopurua gehitu diogu aurtengo aurrekontuari” gehitu du Altunak. “Osteguneko Osoko Bilkurara eramango da onartua izan dadin”

Inbertsio garrantzitsuenen artean, honakoak aipa daitezke:

Molla Ibilbidea 3-ko lokala erostea:                                                        1.100.000 euro

Hirian zehar asfaltatzeak egiteko proiektua eta lanak:                              700.000 euro

Saindua Gaztelekua eraberritzea:                                                             550.000 euro
Iturri Berriko biribilgunea hobetzeko:                                                         500.000 euro
Bidegorriak hobetzea (Kai Berria, Kosta, Puntala, Bidasoa Ibilbidea):      305.000 euro
Goiko Errotako inguruan hobekuntzak:                                                      240.000 euro
Nekazal bideak hobetzea:                                                                          150.000 euro
Talaia Biteri, Satarka eta Loraitzen hobekuntzak:                                      124.000 euro
Alde Zaharreko Plan Berezia:                                                                     110.000 euro