Gaurkotasuna

Atzealdea

2016ko kontu orokorra onartu du Osoko Bilkurak

Uztailean ospatu den bigarren plenoa izan da

2017·07·28


Uztaileko Ezohiko Osoko Bilkurak 2016. urteko Kontu Orokorra onartu zuen atzo. EAJk aldeko botoa eman zuen eta  ABOTSANITZ, EH BILDU, PSE-EE eta PP-k aurkakoa. Gainera, Udal Kontuhartzaileak 2017ko bigarren hiruhilekoaren ordainketa epearen inguruko txostenaren berri eman zen.

Azkenik, lehen puntuan 2017ko uztailaren 13ko txostenaren berri eman zen, aurrekontuaren egungo egoerarena.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “gaur 2016ko aurrekontuaren kontu orokorra onartzen dugu. Iazko aurrekontua onartzeko lege aldetik ezinbestekoa den urrats bat da. Udalaren egoera ekonomikoa osasuntsua da eta beharrezkoak diren inbertsioak egiteko gaitasuna badugu”.

ABOTSANITZek aurkako botoa eman zuen esanez, “ogi eta arrainen mirakulua” dela. “Iruditzen zaigu Udalak zerga gehiago kobratzen dituela eta zerbitzu gutxiago eskaini. Aurrekontua fiktizioa da eta gainera aurkezten zaigun formatoan ulertzea oso zaila egiten zaigu”.

EH BILDUk esan zuenez, “irudimen eskaxeko aurrekontua da, gastu gehienak dagoena dagoen bezala mantentzera bideratzen direlako. Urtez urte, harriduraz eta ezinegonaz ikusten dugu nola altxortegi gerakina handitzen doan, herrian beharrik egongo ez balitz bezala”.

PSE-EEek gehitu zuenez “nahiz eta pasatako apirileko kreditu aldaketan aldeko botoa eman genuen, Udal Gobernu Taldeak hartu dituen hainbat erabaki ez ditu betetzen, eta horrek gu alde bozkatzea asko zailtzen du”.

PPk esan zuen “aurrekontuen filosofia egokia dela uste dugu, beharrezkoa baita altxortegia edukitzea. Baina ezinbestekoak diren hainbat inbertsio egiteko ordua da. Nere aurkako bozka atentziorako dei bat izatea nahiko nuke”.