Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

200 Partehartzaile baino gehiago Espainiako Betiko Karate V. Txapelketan

Goizeko 8:30etik aurrera Jostaldi Pilotalekuan 200 lehiakide baino gehiago, horietako batzuk Munduko txapeldunak, Jostaldi Pilotalekuan elkartuko dira

2018·06·15


Bihar, ekainak, 16 larunbata, goizeko 8:30etik aurrera Jostaldi Pilotalekuan 200 lehiakide baino gehiago, horietako batzuk Munduko txapeldunak, Jostaldi Pilotalekuan elkartuko dira Betiko eta Beteranoen Espainiako Karate V. Txapelketa ospatzeko. 

Txapelketa, gaur, ostirala, aurkeztu da Kalixa Silanes, Hondarribiko Kirol Zinegotzia, Goizane Álvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Gazteri Zuzendaria, Antonio Moreno, Espainiako Karate Federazioko presidentea, Manuel Colás Euskadiko Karate Federazioko presidentea eta Jose Ángel Rial, Gipuzkoako Karate Federazioko presidentearen eskutik .  

Kalixak azpimarratu du herritar guztiok asteburu honetan daukagun “aukera ezinhobea kirol hau hobeto ezagutzeko eta gertutik bizitzeko” 

Goizanek bere aldetik eskerrak eman dizkio Hondarribiko Udalari “txapelketa jasotzeagatik” “Goi mailako txapelketa dugu, Munduko txapeldunak bertan egongo baitira. Halaber, gailendu nahi dut kirol berdintzaile bat dela karatea, emakumeak eta gizonak egoera berdinetan lehiatsen dute eta.” 

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak azpimarratu du, kirolak ez duela adinik eta “nahiz eta 80 urte izan bizitza aktibo bat izaten jarrai dezakegula baieztazen digun kirola dugu karatea”

Halaber, “beteranoen txapelketaz gain, beste disziplinetaz gozatzeko aukera izango dugu. Adibidez  Goshing, Defentsa Pertsonal modalitate bat”  adierazi du Antonio Morenok. 

Manuel Costalek “karatearen espiritu tradizionalaz gozatzeko aukera ezinhobea” dela   azpimarratu du. José Ángel Rial, gaineratu du, “guztiok animatu nahi zaituztet Jostaldi hurbildu zaitezten biharko egunean doako ekitaldi honetaz gozatzera”

Hiru fezerazioko ordezkariek Hondarribiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari  eskerrak eman dizkiete jasotako laguntza eta izandako harreragatik

Orobat, goizeko 11etan Txapelketako epaimahaiko kideek harrera jaso dute udaletxeko Areto Nagusian Juan Nari Altuna, Alkateordea eta kalixa Silanesen eskutik