Gaurkotasuna

Atzealdea

18.120 euro eman dizkio Sport Mundik Taupadak Elkarteari

Urte zahar egunean ospatutako San Silbestre solidarioan bildutako kopurua entregatu dio, Boliviako Amazonian dauden Chiman etniako komunitateei laguntzeko

2017·02·17


Gaur eguerdiz Sport Mundi Elkarteak azken San Silbestre solidarioan bildutako kopuruaren taloia eman dio Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundeari. 18.120 euro lortu ziren abenduak 31ko lasterketa solidarioan parte hartu zuten kirolariei eskerrak. Manu Amunarriz eta Juanan Garcia Sport Mundiko ordezkariek, Fernando de la Hera Taupadak GKEko presidenteari eman diote taloia, Txomin Sagarzazu Alkatearen aurrean.

Fernando De la Hera, Taupadak GKEko presidenteak esan duenez, “jasotako diru laguntza hau ezinbestekoa da guretzat, Boliviako Amazonian garatzen ari garen proiektuan aurrera egiteko. Bertako Maniqui ibaian Chiman etniako komunitateak bizi duen egoera oso kezkagarria da. Proiektuarekin, edateko ura emango duten 50 putzu egingo dira”.

“Denetara 17 komunitate eta 514 familia izango dira onuradunak. Oso sakabanatuak bizi dira eta familia bakoitzak bere letrina eraikiko du putzuak osatzeko eta ura behar moduan edukitzeko, orain ez daukatena. Horrela, haurren heriotze tasari aurre egiten saiatuko gara, orain 1000 jaiotzetatik 200 hiltzen baitira denbora gutxian. Lotsagarria da hori” gehitu du De la Herak.

“Eskerrak eman nahi dizkiogu Sport Mundiri eta lagundu duten guztiei. 18.120 euro laguntza ikaragarria da guretzat lanean jarraitzeko, bai ekonomikoki eta baita moralki ere. Eskerrak antolatzaile, babesle, laguntzaile eta nola ez, kirolariei ere”.