Gaurkotasuna
Atzealdea

13.258 hondarribiarrek aukeratuko dute Alkatea igandeko hauteskundeetan

Igandean adin nagusiko 13.258 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea udal, foru eta Europako hauteskundeetan.

2019·05·24


Igandean adin nagusiko 13.258 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea udal, foru eta Europako hauteskundeetan.

Udal hauteskundeetan, 5 hautesleku, 12 atal, eta 21 hautes-mahaietan banaturik, hondarribiarrek aukera sei hautagairen artean egin beharko dute.

Hautagaiak Txomin Sagarzazu (EAJ), Igor Emparan (ABOTSANITZ), Xabier Isasi (EH BILDU), Iosu Alvarez (PSE-EE), Jose Miguel Ochoteco (PP) eta Jon Kanpandegi (VOX) dira.

Udaletxeko hauteslekuan 1.159 hondarribiarrek izango dute bozka emateko eskubidea, Itsas Etxea Auditoriumean 3.094, Amuten 1.203, Mendelun 1.940 eta Jostaldi Pilotalekuan 5.862.

Igandean bertan Hondarribiko Udalak bere gizarte sareen bidez udal hauteskundeen emaitzen berri emango du.