Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

13.245 hondarribiarrek daukate igandean botoa emateko eskubidea

Igande honetan adin nagusiko 13.245 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

2020·07·10


Igande honetan adin nagusiko 13.245 pertsonek izango dute bozkatzeko eskubidea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

Txomin Sagarzazu Alkateak hauteskundeen inguruan xehetasun gehiago eman ditu. “Igande honetan azken hauteskundeetan Hondarribian egon diren hautesleku eta mahai berak egongo dira. Aldatuko dena, botoa ematerako orduan hartu behar diren neurriak dira, zentzu honetan hauteskunde bereziak izango dira. Esfortzu handiak egiten ari gara neurri guztiak hartzeko eta botoa ematea erabat ziurra izango dela argi eta garbi esan nahi dut”.

“Hondarribian 5 hautesleku (Jostaldi, Itsas Etxea, Mendelu, Amute eta Udaletxea botu emaile kopuruaren arabera), 12 atal, eta 21 hautes-mahai egongo dira. Igandean bertan Hondarribiko Udalak bere gizarte sareen bidez udal hauteskundeen emaitzen berri emango du” dio Sagarzazuk.

Neurri bereziak

“COVID-19a dela eta jardunaldi berezia izango da. Berriz ere argi utzi nahi dut hautesleku guztiak eremu seguruak izango direla eta segurtasuna erabat bermatuta dagoela. Gomendagarria da bozketa-mahaiak dauden aretoetan bozkatzeko zain dauden hautesleak ez pilatzea, eta hautesleak botoa emateko behar-beharrezkoa den denbora baino ez ematea hauteslekuan”.

“Komenigarria da hautesleak, etxetik irten aurretik, errolda-txartelean bere lokala, atala eta mahaia kontsultatzea, eta ahal den neurrian; bere dokumentazioa prest edukitzea. Ilararik  egon ez dadin, komenigarria litzateke boto-emaile gehien bertaratzen diren orduak saihestea” gehitu du Alkateak.

“Botoa emateko ezinbestekoa izango da babes-maskara erabiltzea. Hauteslekuen sarreran gel hidroalkoholiko edo desinfektatzaileak jarriko dira, eta hauteslekuaren barruan, hautesleak ezarritako segurtasun-tartea errespetatu beharko du, eta hauteskunde-mahaian dauden pertsonekiko kontaktu fisikoa gutxitu. Era berean, ez da luzatu behar hauteslekuaren barruko edo inguruko egonaldia, bozkatzeko behar duen denboraz haratago, eta saiatu behar da irteeran edo hauteslekuaren inguruan taldeak edo aglomerazioak ez sortzen”.

“Ahaleginak egingo dira mahaiburuari dokumentazio pertsonala edo botoa emateko gutun-azala fisikoki ez emateko, nahikoa izango baita dokumentazioa erakustea” amaitu du Sagarzazu Alkateak.

 


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web