Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

117.474 auto sartu dira Hondarribira Blues Jaialdiak iraun duen lau egunetan

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak jaialdia “bikaina” bezala definitu du. “Oso ona izan da, bai kontzertuen kalitateari dagokionez eta baita antolakuntza aldetik ere”, dio Sagarzazuk. “Hirian zehar onarpena oso ona izan dela iruditzen zait.

2018·07·16


Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak jaialdia “bikaina” bezala definitu du. “Oso ona izan da, bai kontzertuen kalitateari dagokionez eta baita antolakuntza aldetik ere”, dio Sagarzazuk. “Hirian zehar onarpena oso ona izan dela iruditzen zait. Ostiral gaueko euriteek baliteke eragina izatea jende kopuruan, baina oso balorazio positiboa egin beharrean gaude”.

“Hondarribiko Udalak jaialdiaren alde duen konpromezua argi utzi nahi nuke berriro, gure herriko udara turistiko eta kulturalaren erreferente bat izateko jarrai dezan. Blues Jaialdiaren aurrekontuan 280.000 euro jartzen ditu Hondarribiko Udalak. Gure konpromezuaren adibide argia dela uste dut” dio Sagarzazuk.

“Blues jaialdiaren antolatzaileek egindako lana eta inguruan lan egiten duten zerbitzu guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, oso ongi atera baita dena”.

Autoen datuak

Ostegunetik igandera Hondarribira 117.474 auto sartu dira. Udaltzaingoak kontroladore bat ezarri zuen Mendelun, Irun, Iparralde edota Nafarrotik datozen autoak zenbatzeko, eta beste bat Amutalden, gainontzekoak zenbatzeko.

Ostegunean 28.802  auto sartu ziren, ostiralean 29.750, larunbatean 31.249 eta igandean 27.673. “Ezin daiteke esan denak Blues Jaialdira etorri direla, baina asko bai, topera egon baitira kontzertu eta gune guztiak uneoro. Orain, datorren urteko jaialdiari begira lanean hasiko gara” amaitu du Sagarzazuk.