Gaurkotasuna

Atzealdea

10 taberna lehiaketuko dira Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan

Irabazleak Hondarribia ordezkatuko du azaroan Guardian ospatuko den lehiaketan

2017·05·31


Udaletxeko Areto Nagusian X. Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketaren aurkezpena izan berri da, eta bertan Maria Serrano Udaleko Turismo zinegotzia eta ekitaldian parte hartuko duten epaimahaiko zenbait kide eta sukaldari izan dira, Gorka Cepeda eta Aitor Amutxastegi epaimahaikideak barne.

Parte hartuko duten Hondarribiko hamar pintxo tabernek haien pintxoak ekainaren 2tik 14ra eskainiko dituzte, aurrekari gisa, izan ere  berez X. Erdi Aroko Pintxo eta Tapen Nazioarteko Txapelketa azaroan ospatuko da Guardian. Herriko aurre-lehiaketa horretan irabazten duen establezimenduak Hondarribia ordezkatuko du Nazioarteko Txapelketan.

Maria Serrano zinegotziak eskerrak eman dizkie parte hartuko duten tabernei, besteak beste Antxiña, Danontzat, Enbata, Gran Sol, Hondar, Larra, Ondarribi, Sardara, Sugartoki eta Uralde, eta era berean Aitor Amutxastegi (Arraunlari Berri), Jon Ayala (Laia Jatetxea) eta Gorka Cepeda (Arroka Berri Jatetxea)  sukaldariei, haiek izango baitira txapelketako epaimahaia. Kalitate handiko ekitaldia egin nahi dugu, eta hartarako maila handiko profesionalak eta epaimahai profesionala ditugu, eta haiek aukeratuko dute Hondarribiko ordezkaria Guardian egingo en txapelketarako.

Herri epaimahaiaren saria

Hortaz gain, herri epaimahaiaren saria egongo da. Sari bat emango zaio herri epaimahaiaren boto gehien lortzen dituen pintxoari. Botoak ARMA PLAZA eta Kirol Kaiko turismo puntuetan utzi beharko dira botoak ekainaren 14 aurretik.

Parte hartzen duten guztien artean, Guardian bi pertsonentzat egonaldia eta gosaria barne dituen saria egongo da, zozketa biez erabakiko dena.