Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

10'8 milioi euro inbertitzea proposatuko du Gobernu Taldeak biharko plenoan

2018ko aurrekontuaren likidazioa eginda 10.846.630 euro inbertitzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak biharko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak

2019·04·10


2018ko aurrekontuaren likidazioa eginda 10.846.630 euro inbertitzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak biharko osoko bilkuran. Hala esan dute gaur prentsaurrekoan Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Mari Altuna Lehen Alkateorde eta Ogasun zinegotziak.

“Aurrekontuaren egonkortasunari eta finantzen jasangarritasunari begira, helburuak bete egin ditugu urtero bezala. Ez dugu zorrik udal modura eta inbertsioak egiteko gaitasuna badugu mailegurik eskatu gabe” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Martxoan egin dugu 2018ko aurrekontuaren likidazioa eta orain kreditu aldaketa eramaten dugu Plenora. Arduraz jokatzea dela uste dugu Udalaren urteroko martxan jarraitzea, eta pentsatuak dauzkagun inbertsioak egiteko aukera ez galtzea, jakitun izanda ze garaitan gauden maiatzaren 26ko hauteskundeak hor daudela ikusita. Gu hemen izan edo ez izan, aukera horiek irekita eduki behar ditugula uste dugu, eta hemen egongo denak aurrera egiteko aukera izango du haseratik hasi gabe” dio Sagarzazuk.

9’8 milioi euroko inbertsioak

“Aurreko asteko Ogasun Batzordean landu zen gaia eta biharko udalbatzan proposatu eta bozkatuko da 10.846.630 euroko kreditu aldaketaren proposamena. Aurtengo 21’8 milioi euroko aurrekontuari esandako kopuru hau gehitzea planteatzen da” dio Juan Mari Altunak, Ogasun Zinegotziak.

“Gastu Orokorrean 600.000 euro gehitzen ditugu. Aipagarriak dira adibidez Etxez Etxeko laguntza zerbitzuan 250.000 euro gehituko ditugula baldintza plegu berrian sartuko direnak, orain arteko 450.000 euroei batuko direlarik. Dirulaguntzen atalean beste 610.000 euro proposatzen dira, zenbait dirulaguntza eta transferentzietarako”.

“Partida potoloena inbertsoei dagokiena da. 9.806.980 euro inbertitzea proposatuko da bihar Plenoan. 48 espediente desberdin dira, eta esanguratsuenak aipatzen saiatuko naiz” gehitu du Altunak.

Inbertsio garrantzitsuenen artean, honakoak aipa daitezke:

. Hirian asfaltatze kanpaina, proiektua eta obra zuzendaritza:                    2.065.000 euro

. Alde Zaharreko San Nikolas zubi berria:                                                     370.000 euro

. Guadalupe, Lurgorri eta Portuko komunak:                                                 250.000 euro

. Saindua Gaztelekua proiektua eta obra, eranskina handitzea:                   240.000 euro

. Mendelu-Eskapatxulo Plan Berezia eta ikerketa:                                        222.200 euro

. Minibuserako geltoki berriak:                                                                       180.000 euro

. Harategi eta Satarka kaleak hiritartzea:                                                      500.000 euro

. Presa I aparkalekua eta BEZ ordainketa:                                                    700.000 euro

. Jaizkibel mendiko torreoiak birgaitzea:                                                        140.000 euro