Gaurkotasuna

Atzealdea

‘Wheels and Waves’ berriro ere Hondarribian

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Hondarribira jeitsiko dira 2.000 motorrak eta Butroi pasalekuan eta San pedro kalean ikusgai egongo dira.

2018·06·13


Bi gurpil gainean igaroko du Hondarribiak biharko eguna, bai Jaizkibel eta bai hiri erdialdea milaka motorrez beteko baitira ‘Wheels and Waves’ ekitaldiaren alorrean. 

Inork hotz utziko ez duen hitzordu bikoitz honetan motozikleta klasikoak ikusi ahal izango ditugu. Aurreko edizioan baino moto gehiago espero dira eta ekitakdiaren arrakasta biderkatzea espero da. 

Ekitaldi berezi hau, goizeko 11etan hasiko da Jaizkibelen. Bertan ‘Punk’s Peak’lehiaketa ospatuko da. Lasterketa hau bi motorren arteko azelerazio proba bat da. 

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Hondarribira jeitsiko dira 2.000 motorrak eta Butroi pasalekuan eta San pedro kalean ikusgai egongo dira. Halaber 17:00etan Itxaropena eta Gran Sol arteko plazan, sari banaketa egingo da eta Temblores musika taldeak kontzertu bat emango du.