Gaurkotasuna
Atzealdea

'Tximist Cup' emakumezkoen laugarren futbol txapelketa asteburuan Hondarribian

Ostiraletik igandera Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’ zenaren omenezko IV. TXIMIST Memoriala ospatuko da Hondartza Kiroldegian.

2019·06·17


Ostiraletik igandera Juan Carlos Samaniego ‘Tximist’ zenaren omenezko IV. TXIMIST Memoriala  ospatuko da Hondartza Kiroldegian. 

Aurkezpena gaur burutu da Kiroldegiko kanpo aldeko zelaietako batean, eta hantxe izan dira Juan Luis Silanes Kiroletako zinegotzia, Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Aitzane Encinas GABEN Elkarteko ordezkaria, Elena Rosales Gipuzkoa Kutxa Solidarioko ordezkaria, Garbiñe Etxeberria Realeko ordezkaria eta Ioritz Errezola KLINK Elkarteko presidentea.

“Udalarentzat txapelketa garrantzitsua da” esan du Kalixa Silanes zinegotziak. “Gure urteko agendan erabat integratua dagoen ekitaldi bat da. Kirola eta emakumearen bisibilitatearen aldeko txaplketa eder baten aurrean gaude. Ia dena ongi ateratzen den”.

“500 bat emakume kirolari izango ditugu, 30 talde ditugu Hondarribian, horietako batzuk Frantzia, Ingalaterra eta Italiatik etorriak. Hondartza Kiroldegiko barne instalazioetan ez ezik, kanpoaldean ere ospatuko dira partiduak. Halaber, hainbat ekitaldi egongo dira hiru egunetan zehar” esan du Aintzane Encinasek.

“Aurtengoan Futbol 8 infantileko txapelketa izango dugu ere. Bertan Erreala, Osasuna, Hondarribia, etab. bezelako emakumezko ekipoak izango ditugu. Partidak ostiral arratsaldetik igandera izango dira eta bihar larunbata, denen arteko bazkaria egingo da KLINK Elkartearen eskutik”.

Informazio gehiago www.tximistcup.com