Gaurkotasuna

Atzealdea

"Txalupak",proiektua jaio da, bertako produktuak ezagutarazteko

Atzo ‘Txalupak’ proiektuaren aurkezpena egin zen Udaletxeko Pleno Aretoan, “Hondarribia Abian’ Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Planaren barruan.

2016·04·19


Proiektuak lotura sortu nahi du nekazaritza munduaren eta biztanleen artean, eta horretarako Hondarribian garrantzitsua den osagai bat erabiltzen du, ‘txalupa’.

Lana Kunsthal eskolako ikasle talde batek egin du, eta helburua bertako produktua balioan jartzea eta Hondarribiko lehenengo sektorea bultzatzea da. Nekazaritza, Ingurumen eta Agenda 21 alorretako zinegotziak, Kalixa Silanesek, adierazi zuen aipagarria dela Kunsthaleko ikasle eta irakasleek egindako lana. “Hondarribirako proiektu bat irudikatzeko proposatu genien, eta horretarako gaur egun erabiltzen ez diren txalupetan oinarritzeko, lehenengo sektorearekin lotuta, bertako produktuaren kontsumitzailea izan daitekeen biztanleari zuzenduta. Atzo jendaurrean aurkeztu genuen, orain proiektuak beste urrats bat emanago du, hau da, gauzatzea”.

Txalupa itsasoaren adierazgarria da, eta kalabaza lehorreko produktuarena. Hala txalupa eta kalabaza protagonista bihurtzen dira, eta ekintzen oinarri. Hiriko leku estrategikoetan jarriko dira, jende asko joaten den tokietan. Jendeari harridura sortzea dute helburu, hasunartzeko ikusten dutenari buruz.

Bertako produktua balioan jartzeaz gain, produktua eta nekazaritza mundua agerrarazi nahi dira; hau da, herritarrei hurbiltzea, eta informazioa ematea produktua eskuratzeko moduei buruz.