Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Eduki publikatzailea

Atzealdea

“Sardina Bakalau” panpin kalejira

calendarioNOIZ Maiatzaren 13a • 12:30
ubicacionNON Portua
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK Doan

ANITA MARAVILLAS TEATRO taldeak, Euskal Herriko txoko desberdinetatik PINTTO PINTTO lana aurkeztu ondoren, udaberrirako proiektu berria dakar. Aurkeztutako panpinen eta antzezlanen estetikak izandako harrera ona ikusita, erronka berria dugu. Oraingoan, panpinak kalera atera eta ikuslegoarekin nahastuko dira. ANITA MARAVILLASen panpinen eta estetikaren jarraitzaile sutsuak gara, eta, oraingoan, kostaldeko emakumeen irudi eta presentziari ikusgarritasuna eman nahi diogu.

Sardina bakalau

 

Saioaren deskripapena

Gure helburua animazio ibiltari bat egitea da. Horretarako, kostaldeko emakumeak aukeratu ditugu. Hauek gure historian izan duten garrantzia ikusarazi nahi dugu, eta baita portuetan hain garrantzitsuak izan diren emakume hauei omenaldi xume bat egin ere.

3 panpina erraldoi hauek (pertsona tamainakoak) bidean topatzen dituzten elementuekin parte hartuko dute, tabernetan, plazetan, portuetan… ikusleekin jolasean arituko dira eta irudi ederrak eskainiko dituzte herriko txoko desberdinetan.

Bestalde, kalejira giroan mugituko dira gure pertsonaiak, beraiekin trikitrixa eta panderodun bi emakume joango baitira, bide osoa girotzen. Gure hiru “andrek”, bihurrikerien artean, dantzan aritzeko aukera ere izango dute eta dantzara aterako dituzte herriko lagunak, erromeriaz goza dezaten.

 

Musika

Musikari dagokionez, kantutegi berezia izango dugu. Gure kostako emakumeei egokitutako kantak berreskuratu ditugu, gonak eta oinak dantzan jartzeko.

 

Formatua

Lan taldea: 3 panpina (3 manipulatzaile) eta bi musikari.

Kalejiraren iraupena:

  • 2 aukera:
    • 20 minututako 3 pase.
    • 30 minututako 2 pase.

 

Informazio gehiago

 

Dokumentuak deskargatu