Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'Pierre Lotiren txokoa' parkean egokitzapen lanak egiten ari da Udala

Udalak egokitze lanak hasi ditu Puntalean dagoen ‘Pierre Lotiren txokoa’ parkean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

2021·08·05


Udalak egokitze lanak hasi ditu Puntalean dagoen ‘Pierre Lotiren txokoa’ parkean. Hala eman du aditzera Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Gaur egun lurrez eta hartxintxarrez osatutako parkearen zoladura aldatu egingo da, ez baita egokia ibiltzeko eta parkearen mantentze lanetarako deserosoa da gainera. Belar txarra jaio da, eta egoki ikusi da Udaletik belar txar hori kendu eta gainean asfalto gorri inprimatua jartzea” esan du Carrion zinegotziak.

“Lan hauek egitearekin batera, ondoko bidegorrian dauden zulotxoak estaliko dira, horretarako parkea egokitzeko erabiliko den asfalto gorria erabiliko delarik. Bi lanen aurrekontua 30.877 eurokoa da” gehitu du Carrionek.

“Jarrita dagoen iturriak ez dauka ura zirkulatzeko ezinbestekoa den bonbarik, eta hala ur isuria gertatzen da eta litro gehiegi alferrik galtzen dira. Hori dela eta, egokia ikusi dugu beste iturri bat jartzea, eta orain dagoena lore batzuekin apaintzea”.

1998. urtetik

Hondarribiko Udalak 1998ko abenduaren 29ko Plenoan erabaki zuen Puntaleko txoko honi Pierre Lotiren izena ematea. 1850 eta 1923 urte artean bizi izan zen idazle frantziarra, eta besteak beste ‘Ramuntcho’ obraren egilea.

Hendaian eman zituen azken urteak eta Hondarribia oso maitatua zuen. Bere Hendaiako etxebizitza orain ‘Pierre Loti txokoa’ deitzen denaren parez pare zegoen.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web