Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'Mariñel' ontzia birgaitzeko lanak hasi dira

Astilleros Olaziregi enpresa hondarribiarra da lehiaketa publiko baten ondoren lanen arduraduna

2020·08·25


• Astilleros Olaziregi enpresa hondarribiarra da lehiaketa publiko baten ondoren lanen arduraduna

Dagoeneko hasi dira konponketa-lanak Hondarribiko ‘Mariñel’ ontzian. Hala iragarri du Alkateak eta ARMA PLAZA Fundazioaren patronatuko lehendakariak, Txomin Sagarzazuk.

“Arrantza-ontziaren estalkia, kaskoa, killa, karelak, eskebenteak eta korasta konpontzeko lanak dira. ARMA PLAZA Fundazioak lehiaketa publikorako deialdia egin zuen, eta ‘Astilleros Ignacio Olaziregi’ enpresa hondarribiarrari esleitu zaio. Enpresa horrek duela egun gutxi hasi zituen lanak eta hiru hilabete irautea aurreikusten da’.

“Zenbait urtez, “Sustraia” taldeko boluntario hondarribiarrak gure itsas ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko hainbat proposamen eta ekintza gauzatzen ari dira, eta, besteak beste, ontziaren mantenuaz arduratu dira”.

Enpresa baten kontura

“Baina duela hiru urte Enrique Lekuona hil zen gertakari latz baten ondoren, eta horren ondorioz Udalak erabaki du ontziak eraikitzeko eta mantentzeko enpresa bat izatea, lehiaketa publiko baten bidez, ontzia egokitzeko ardura duena. Astilleros Olaziregik irabazi du lehiaketa”.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Sustraia Taldeko boluntarioek hondarribiar guztien ondarean izan duten inplikazio eta ekarpen osoagatik, eta argi utzi egin nahi dut jarduera-eremu desberdinetan elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoa”, amaitu du Sagarzazuk.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web