Gaurkotasuna

Atzealdea

'Kalakan' taldeak ikuskizun berezia eskainiko du larunbatean Gipuzkoa plazan

CREACITY proiektuaren barnean, Hondarribia, Iruñea eta Baionarako bereziki sortutako lan bat aurkeztuko dute

2017·07·06


Larunbatean 21:30ean Gipuzkoa Plazan oso kontzertu berezia izango da. ‘Kalakan’ taldeak “Harr(ihesi)iak” obra interpretatuko du CREACITY proiektuaren barruan. Abuztuaren 3an ikuskizun bera Iruñan interpretatuko da, eta irailaren 16an Baionan.

CREACITY proiekturako bereziki sortutako ikuskizuna da, eta hiru hiriak hartzen ditu barne.  Kalakan taldeko artistekin batera Dabitxi zirkuko Duo I’Incontro bikoteak eta Josu Marotok hartuko dute parte (Marotok hiru hirietan marrazki erakusketa egiteko proiektuan ere hartzen du parte).

“ikuskizun paregabea da, Iruña, Hondarribia eta Baiona hirietarako koproduzitua, Creacity mugaz gaindiko europar proiektuaren esparruan”, esan du María Serranok, Turismo arloko Zinegotziak.  “Hasieran Harresian egin nahi genuen, baina egun hauetarako espero diren eguraldia eta euria kontuan hartuta, Gipuzkoa Plazan egingo da, alderdi zoragarrian”.

Ikuskizun bikaina da, ordu eta erdi irauten du, eta dohainik da.  Ikusle mota guztiei zuzendua, Hondarribiko harresidun ondarea ezagutzeko eta balioan jartzeko beste modu bat da, eta Iruñean abuztuan eskainiko da eta Baionan irailean”.

“Mundu mailako talde batekin gozatzeko aukera da; laguntzaile harpa bat, oboe bat, eta txalaparta…hori guztia lehen mailako margolari baten ikuspegitik, Josu Maroto margolariarena, hain zuzen ere.  Musika Erdi Arokoa nahiz garaikidea da, batera, oso eskaintza musikal berezia", esan du Serranok.