Gaurkotasuna

Atzealdea

"JPilota jokua Harresietan", berritasuna Arma Plazako eskaintzan

ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiko kultur ondarea hedatzeko bideari jarraiki, Daniel Carballo arkitektoak egindako ‘Pilota jokua harresietan’ lana aurkeztu berri du.

2016·07·05


Tresna honen bidez, hiritarrei eta bisitariei kirola eta ondarea uztartzeko modu berri bat erakutsi nahi da. Jokua ARMA PLAZAn saltzen da baita www.armaplaza.eus gunean ere, 29 eurotan. Azalpenak euskaraz, erderaz eta frantsesez ematen dira. 

ARMA PLAZA Fundaziotik gune gotortuen erabilera hedatu nahi da” esan du María Serranok, Turismoko zinegotziak, “gure kasuan XVIII. mendetik kirolak bertan egiten zirela jakin badakigu eta. Udan egingo diren diren bisita gidatuetan, fosoaren tokian (Harresilanda kalean) gelditu eta azalpenak emango dira”. “Honekin batera, eskertu egin nahi dut Baionako Euskal Museoarengandik izan dugun laguntza, beraiena den lamina historiko bat lagatu digute eta guk erabili dezagun” gehitu du Serranok.

Daniel Carballo arkitektoa da lanaren egilea. IV. Ondareen Hondarribia Foroan parte hartu zuen hitzaldia eskainiz Paradorean; “historikoki, harresiak zuen defentsarako funtzioa betetzeari uzten dionean, ireki egiten da beste ekintza batzuk jaso ahal izateko. Horien artean dugu pilotaren kasua. Badira XVIII. mendeko plano militarrak, non hiriaren ezaugarri nagusienetako bat inguru honetako pilota jokuak diren. Horrek esan nahi du, aurretik ere Hondarribiko harresietan pilotan aritzen zirela”.