Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'Itxeki Hondarribia!' Udalaren talka-plana Hondarribia suspertzeko

Laguntzak eskatzeko oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eskatu ahal izango dira www.hondarribia.eus gunean

2020·04·29


Hondarribiko Udalak ‘Itxeki Hondarribia!’ izeneko talka-plana jarriko du martxan. Plan horren barruan daude, besteak beste, azken egunotan iragarritako 2.595.000 euroko diru-kopuruko zenbait partida.

Horixe esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak prentsaurreko birtual batean, Udalaren informazioa eman ohi duten kazetariekin. “Gaur bertan bidali ditugu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera Udalak prestatu dituen premiazko laguntzak zuzenean emateko oinarriak. Testua Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, hurrengo egunetik aurrera www.hondarribia.eus web orrian eska daitezke.

Martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zenetik Udalak egindako lan guztia zerrendatu du Alkateak. Lau multzo handitan ari gara lanean: lehenik osasuna, mugikortasuna, segurtasuna eta arau berrietara berehala egokitzea; bigarrenik, guretzat lehentasun nagusi diren pertsonak eta familiak. Gainera, oso kontutan ditugu enpresak eta jarduerak, eta azkenik Udalaren funtzionamendu politiko eta tekniko-politikoa ere.

Itxeki Hondarribia!

Hondarribiko Udalak talka-plan bat prestatu du COVID-19 krisiaren ondorioz gaur egun dagoen egoerari aurre egiteko. “Itxeki Hondarribia!” planarekin, Udalak hainbat ekimen edo iniziatiba jarriko ditu abian, krisi ekonomikoak familietan, enpresetan eta herritarrengan dituen ondorio larriak leuntzeko.

“Dagoeneko jakinarazi dugu abian jarri dugula pertsona eta familientzako lehen laguntza-lerro bat, 1.100.000 eurokoa; beste bat, 1.115.000 eurokoa, Hondarribian kokatutako enpresa eta jarduera ekonomikoentzat; beste bat, 300.000 eurokoa, Hondarribian erosteko bonoetan; eta beste 80.000 eurokoa, hiria suspertu eta kokatzeko” gehitu du Alkateak.

“Kultur arloan, Udalak 240.000€-ko aurrekontua du osasun-agintarien jarraibideen arabera eskainiko diren kultura-jarduerak programatzeko. Udalak, beste administrazio batzuek bezala, programatutako jarduerak bertan behera ez uzteko konpromisoa hartu du, egoerak aukera ematen duenean berriro programatzeko konpromisoa. Hortaz gain, on line bidezko ekimenetan ari gara lanean”.

“Amaitzeko, aipatu nahi nuke ere Euskaraldiaren bigarren ediziora moldatze lanetan ari garela, egoera berrira egokitu eta lan-kanal zein estrategia berriak abian jarriko direlarik” amaitu du Sagarzazu Alkateak.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web