Gaurkotasuna

Atzealdea

"Hondarribian ondo pasa baina ez pasa" kamisetak banatzen hasi da Prebentzio Saila

Goizeko 9etatik 13:30era eskura daitezke,doan, zerbitzuaren bulegoan.

2017·08·18


Hamahirugarren urtez, “Hondarribian ondo pasa baina ez pasa” leloa duten kamisetak banatzen hasi da Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzua. Gazteen artean bizimodu eta ohitura osasuntsuak sustatzea helburu duen egitasmoak jantzi koloretsuak jarri ditu eskuragai, doan, 12 eta 25 urte bitarteko herritarrentzat. Nork berea eska dezake Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren bulegoan, goizeko 9:00ak eta 13:30ak bitartean.

Bestalde, eta gazteek eurek proposatuta, Instagram sare sozialean “Ondo Pasa 2017 Argazki Lehiaketa” jarri du martxan Prebentzio Sailak. Parte hartzeko, “Hondarribian ondo pasa baina ez pasa” kamiseta jantzita eta aurpegia estalita ageri diren argazkia partekatu beharko dute protagonistek, giro osasungarrian, betiere. Bi sail izango ditu lehiaketak: Hondarribian ateratako argazkiak, eta kanpoan egindakoak. Xehetasunak zerbitzuaren sare sozialetan eta webgunean daude.