Gaurkotasuna
Atzealdea

'Hondarribia Summer Market' larunbata eta igandean San Pedro kalean

Larunbata eta igandean, San Pedro kalean ekimen berri bat ospatuko da. Lehen udarako merkatua, ‘Hondarribia Summer Market’ bezala deitua izan dena.

2019·07·30


Larunbata eta igandean, San Pedro kalean ekimen berri bat ospatuko da. Lehen udarako merkatua, ‘Hondarribia Summer Market’ bezala deitua izan dena. Aurkezpena gaur burutu da kale berean, eta han izan dira Maria Serrano Merkataritzako zinegotzia eta ekimenean parte hartuko duten hainbat dendari.

“Larunbata eta igandean izango da” esan du Maria Serrano zinegotziak. “Udalak antolatzen du, Hondarribia Abian enplegu eta garapen ekonomikorako planaren barnean. Helburu nagusietako bat, bertako merkataritza sustatzea da, eta gauden garaitan egonda, egokia iruditu zaigu hiriaren erdian bertoko merkatariek produktuak kalera ateratzeko aukera izatea. Denetara 17 komertziok hartuko dute parte”

“Hondarribia Summer Market-en, hurbiltzen diren guztiek hainbat produktu topatzeko aukera izango dute: arropa eta osagarriak, eskulanak, goxoki, patinete elektrikoak… aukera oso zabala da ikusten den moduan, eta Hondarribiko merkataritzak daukan balioa agerian uztea da gure asmoetako bat” gehitu du Serranok. Haur jolasak eta zuzeneko musika ere egongo da.

Egindako erosketekin, txartelak banatuko dira ondoren zozketa batean parte hartuko dutelarik. Opari-txartelak izango denetara, denetara 800 eurokoak.

“Merkatuari hedapen handiagoa eman ahal izateko, informazioa etxebizitzetara bidali da. Herritarrari eta bisitariei dei egin nahi diegu parte har dezaten, pena mereziko du eta” amaitu du Serranok.