Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Gaurkotasuna
Atzealdea

'Hil kanpaiak' filmaren grabaketa ostiral iluntzean Alde Zaharrean

Ostiral arratsaldetik larunbaterako goizaldean, ‘Hil kanpaiak’ filmaren eszenatoki bilakatuko dira Hondarribiko Alde Zaharreko kaleak, pasa den irailaren 27an gertatu zen moduan.

2019·10·23


Ostiral arratsaldetik larunbaterako goizaldean, ‘Hil kanpaiak’ filmaren eszenatoki bilakatuko dira Hondarribiko Alde Zaharreko kaleak, pasa den irailaren 27an gertatu zen moduan.

Hainbat pasarte filmatuko dira Kale Nagusia eta Etxenagusia Margolaria kaleen inguruetan, Gipuzkoa plazan eta Santiago Konpostela kaleko Muara Elkartean. Arratsaldeko 18:30ean hasiko dira grabaketa lanak eta gau osoan zehar burutuko dira goizeko 7:30ak arte. Trafiko mozketak egongo dira zenbait momentutan.

Imanol Rayoren bigarren film luzea izango da ‘Hil Kanpaiak’. Alba Produkzioak etxeak ekoitzitako thriller-a da, eta Goyaren irabazle Eneko Sagardoy, Itziar Ituño (La casa de papel) eta Yon Gonzalez izango dira protagonistak. Josean Bengoetxeak, Itsaso Aranak, Asier Hernandezek eta Iñigo Aranburuk osatzen dute aktore taldea. Filma euskaraz grabatuko da.