Gaurkotasuna

Atzealdea

'Gu ere bertsotan' jaialdia ostegunean Hondartza Kiroldegian

Hondarribiko hiru ikastetxeetako ikasleak bertsotan ariko dira ikasturte amaieran

2017·05·30


Ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko Hondartza Kiroldegian jaialdi ederra ospatuko da. Ostegunean izango da, ekainaren 1eko 17:15 eta 18:30ean. “Gu ere bertsotan” egitasmoaren barruan, San Jose Ikastetxea, Talaia eta Ama Guadalupekoa Ikastetxeetako LHko 4. eta 5.  maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan.

Ikastetxeetako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin.

Antolatzaileak Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzua, Gurutzeko Alabak ikastetxea, Talaia Ikastetxea eta Ama Guadalupekoa Ikastetxea dira.

Egun Gipuzkoa osoko 52 herri eta 132 ikastetxetan 10.000 gazte inguru ari dira “Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” proiektua lantzen.

Bertsolaritza Hondartza Kiroldegian

Proiektu honen bidez, gure eskualdeko gazteek aukera paregabea izan dute ahozko komunikazioa eta bertsolaritzaren oinarriak lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz lortu dute, besteak beste, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea. Beraz, bertsolaritza ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea da:

  • Ikasleen erabilera maila eta kalitatea handitzea, bertsogintza bitarteko delarik, hau da, eskola curriculumean bertsolaritza ezarriz.
  • Bertsoetarako zaletasuna piztea eta bertsogintzari eskolako jardunean funtzionalitatea emanik, zaletuen beharrak eta gogoak elikatzea.

 

 

Dokumentuak deskargatu