Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'Frankenstein'-en sortzailearen urteurrena dela eta ekitaldi berezia ostegunean Zuloaga Etxean

Mary Shelley britainiar idazleak 18 urte baino ez zituen Frankenstein eleberria idatzi zuenean. Abuztuaren 30 batez jaio zen Londresen, eta data seinalatu hori baliatuz, Hondarribiko Udal Liburutegiak ekimen berezia jarri du martxan.

2018·08·27


Mary Shelley britainiar idazleak 18 urte baino ez zituen Frankenstein eleberria idatzi zuenean. Abuztuaren 30 batez jaio zen Londresen, eta data seinalatu hori baliatuz, Hondarribiko Udal Liburutegiak ekimen berezia jarri du martxan.

‘Mary Shelleyren urtebetetze festa’ ospatzera eta, bide batez, baita udazkenean antolatuko dugun zikloari ateak irekitzen dizkion erakusketa ikustera ere. Abuztuaren 30ean, 18:00etatik aurrera, meriendatxoa eskainiko zaie Liburutegira hurbiltzen direnei. Haur eta gaztetxoengan pentsatuz, txokolate-irabiakia, franki-gailetak, tarta berezia... izango dira bertaratzen direnentzat.

1816ko udan, Lord Byronek Percy Bysshe Shelley poeta eta bere emazte gaztea, Mary, gonbidatu zituen Suitzako bere etxera. Egun euritsuak izan ziren, eta etxeko jabeak mamu-istorio bana idazteko proposamena luzatu zien gonbidatuei. Horra nola sortu zen Frankenstein edo Prometeo modernoa,1818an argitaratua eta zientzia-fikzioaren generoko lehen eleberritzat jo izan dena.

Erakusgai dugun materialaren artean, berriz, honakoak topatuko dituzue: Frankenstein filmaren kartelak (bertsio ezberdinak), liburuak, komikiak, DVDak... baita 'pieza' bereziak ere: Judas Arrietak diseinatutako figurak, Menina txotxongilo-tailerreko Jonan Basterretxea eta Idoia Seijok sortutako panpina eta Elena Odriozola ilustratzailearen paperezko figurak eta antzokitxoa –irudien bidezko narrazio aukera berriak zabaltzen dituen agertokia–nabarmendu daitezke.