Gaurkotasuna

Atzealdea

'Fenomena' ezohiko musika jaialdia ostiral eta larunbatean

Musika hautemateko beste modu bat eskaini nahi du bigarren urtez.

2017·10·04


Iaz jaio zen ‘Fenomena’ ekimenak bigarren edizioa izango du hilaren 6a eta 7a bitartean Hondarribian. Hitzaldia, kontzertuak edota haurrentzako jarduerak atondu ditu antolakuntzak musika beste modu batean gozatu eta ulertzeko aukera eman nahi duen ezohiko jaialdi honetarako. Atom Rhumba, The Cubical edota Javi Pez DJaren izenak ageri dira, besteak beste, gaur goizean Udaletxean aurkeztutako kartel erakargarrian.  

Ernesto Villar antolakuntzako kideak eman ditu ekitaldiaren izpirituaren inguruko xehetasunak: “Egunez izanik, rockaren gauaren diktaduratik atera eta musika hautemateko modua aldatu egiten du Fenomenak, musikarien eta publikoaren arteko harremana eraldatu”. Gainera, erantsi du  euren ibilbidearen “garapen bete-betean” diren taldeak batu dituztela, eta horrek ere hartuemanean eragin zuzena duela.

 “Heldu zein familientzako formatua da ˗azpimarratu du Juan Luis Silanes kultura zinegotziak-. Jatekoa eta edatekoa izango da, eta ez da berandu bukatuko. Musikaz gozatzeko aukera ederra da”. Ildo beretik, Iñaki Vazquezek antolatzaileak adierazi du eguna ahalik eta gozagarri eta erosoen gerta dadin neurriak hartu dituztela, hala nola, Kasino Zaharraren aldamenean komunak jarri eta edalontzi berrerabilgarriak banatzea.

Larunbatean Kasino Zaharrean egingo den bazkarirako txartelak salgai dira, 10 euroan, ostiralera bitarte, Ttopara, Le Petit Tremé eta Etxeberria tabernetan, edota ‘Fenomena’-ren facebookean. 

Honakoa da “Fenomena” egunaren egitaraua:

Ostirala 2017/10/06

Hitzaldia

  • Lekua: Kultur Etxea
  • Ordua: 19:30
  • LET´S ROCK! BAINA ZER - ETA NOLA- ESAN?
  • Hizlaria: Martxel Mariskal

Larunbata 2017/10/07

  • 11:00: Umeentzako tailerra. Apezpiku plaza
  • 12:00: Javi Pez. Apezpiku plaza
  • 14:00: Picnic. Kasino Zaharra
  • 15:00: Atom Rhumba Kasino Zaharra
  • 16:30: The Cubical. Kasino Zaharra
  • 18:00: Parpaing 2.2. Apezpiku plaza
  • 19:00: usi Quiu NYC Session. Apezpiku plaza
  • 21:00: Alien Tango. Kasino Zaharra
  • 22.30: El Gancho Sonidero. Kasino Zaharra