Gaurkotasuna

Atzealdea

'Emakumea eta itsasoa' gaia izango duen beka deitu du Udalak

Hondarribiko Udalak ‘Emakumea Hondarribian’ emakumearen arloa ikertzeko beka deialdia, hain zuzen ere ‘Emakumea eta itsasoa’ ikerketa gaia izango duen deialdia.

2018·10·29


Hondarribiko Udalak ‘Emakumea Hondarribian’ emakumearen arloa ikertzeko beka deialdia, hain zuzen ere ‘Emakumea eta itsasoa’ ikerketa gaia izango duen deialdia. Eskerak aurkezteko epea azaroaren 12an itxiko da eta BAZen egin beharko da, edota www.hondarribia.eus gunean,

Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “gure asmoa, Hondarribian emakumearen papera  zein garrantzitsua izan den eta den, eta zenbait esparrut zabaletan hala den azaltzea da. Sortzez, ideia EH Bilduko zinegotzia zen Lore Erriondorena izan zen”.

“Horietako bat itsasoa da, adibidez sareak konpontzen. Sareak konponduko ez balira arratzaleek ezingo zuten sarearekin arrantzatu. Hortaz gain, ezezagunak izan daitezkeen rol, lan edo funtzio batzuek agertzea da helburua, gaur egungo gazteek aukera izan dezaten, kulturalki eta historikoki bada ere hori ere ezagutzeko.

http://www.hondarribia.eus/eu/emakumea-hondarribian-ikerketa-beka

“Hori dela eta, beka deialdia luzatu dugu, izena emateko epea zabaldu eta 6.000 euroko aurrekontua bideratu dugu. Deialdi irekia da eta epe horretan, interesatuek eskabide-orria BAZen edo internet bidez eskuratu ahal izango dute”.