Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

AZKEN BERRIAK

Eduki publikatzailea
Atzealdea

'El Internado: las cumbres' telesailaren zati bat grabatuko da datozen egunetan Hondarribian

Guadalupeko gotorlekua, Kalbarioko Bateria, Higer itsasargia eta Molla Ibilbidea dira aukeratutako agertokiak

2020·08·12


Guadalupeko Gotorlekua eta bere inguruak 'El Internado: Las cumbres' Atresmedia Studiosek eta Globomediak ekoiztutako telesailaren grabazio jardunaldiak izango dira datozen egunetan. Molla Ibilbidean eta Higer itsasargiaren inguruan ere grabatuko dituzte eszenak bihar bertan.

Maria Serrano Sustapen Ekonomiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak nabarmendu duenez, "Hilaren 14 eta 17an prestaketa lanak hasiko dira, eta hilaren 18, 19, 20 eta 21ean Guadalupeko gotorlekua eta Kalbarioko Bateria inguruan filmatzeko lanak burutuko dira. Larunbatean, hilak 22, eta astelehenean, hilak 24, desmuntatzeari ekingo zaio”.

"Telesail indartsu baten grabazioa da, eta COVID-19aren harira izaten ari garen gertaera negatiboetan, albiste oso ona da Atresmediak eta Globomediak telesailaren zati bat Hondarribian grabatzea erabaki izana" dio Serranok.

"Giza taldea ia ehun pertsonak osatzen dute, besteak beste, aktoreek, figuranteek eta talde teknikoek osatuta. Hortaz gain, hainbat kamioik, ibilgailuk eta garabi artikulatu batek osatutako ekipo materiala dago; beraz, Udaltzaingoak Guadalupeko aparkalekuaren zati bat mugatu beharko du".

Higer eta Molla Ibilbidean

Hondarribiko beste bi gune ere grabazioaren eszenatoki izango dira, baina neurri txikiagoan. Higer itsasargian eta Molla Ibilbidean ere hainbat eszena grabatuko dituzte bihar bertan, eta gaurtik aurrera aparkalekuak kenduko dira.


Web edukia bistaratu

#Hondarribia ez da gelditzen

emakumeen aurkako indarkeriari ez
 
900 840 111
016
UDALTZAINGOA
Deporte en casa
943 11 13 13
BAZ
Deporte en casa
943 11 12 11
GIZARTE ZERBITZUAK
Icono telefono
943 11 12 91
ONLINE TRAMITEAK
Icono web