Gaurkotasuna

Atzealdea

‘Dantza hirian’ Eneko Alcaraz hondarribiarrarekin igandean Arma Plazan

1
Dantza Hirian jaialdiak bere abenturari ekin dio berriro Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza, kale eta hondartzak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz.

2016·09·14


Igandean eguerdiko 12:30ean Arma Plazan, ikuskizun berezi bat izango dugu. ‘Dantza hirian’ izenekoa, Àngels Margarit-en zuzendaritzapean, eta interpreteen artean Eneko Alcaraz hondarribiarrarekin.

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturari ekin dio berriro Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza, kale eta hondartzak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz. Dantza Hirian jaialdi ibiltariak arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du.

Irailaren 17tik 25era, Dantza Hirian jaialdiaren 11. edizioa 8 hiritan barrena ibiliko da, eta bosgarren aldiz jarraian, Europako Lankidetzaren Eguna ospatuko du. Programazioa era guztietako ikusleentzat pentsatua dago, eta gaur egungo dantzan gorantz datozen artista gazteen nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Interpretazioan Eneko Alcaraz hondarribiarra, Mireia De Querol, Miquel Fiol eta Dory Sanchez daude. Ikuskizuna Arma Plazan izango da baina ibiltaria izango da, Alde Zaharretik barrena.

Proiektu honek Paganiniren Capricci izenekoak ditu abiapuntu; birtuosismo tekniko handiko biolinarentzako pieza laburrak dira, era askotako emozioak iradokitzen dituztenak. Dibertimendu honetan elementu protagonistetako bat jolasa dugu.

1