Gaurkotasuna

Atzealdea

"Crusoe" Markeliñe taldearekin igandean Arma Plazan

Famili ororentzako 50 minutuko ikuskizuna gaueko 22:00etan hasiko da.

2017·08·10


Igande honetan, gaueko 22:00etan ARMA PLAZAn Markeliñe antzerki taldearen eskutik ‘Crusoe’ kale-antzezlana ikus ahal izango da. Famili ororentzako kale-ikuskizuna, 50 minutuko iraupena izango du.

Markeliñe taldean oso atsegina dute testu klasikoak eta ezagunak erabiltzea, beste buelta bat emateko. Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko dira, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino.

Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean.

Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza.