Gaurkotasuna

Atzealdea

Amaia Olaizolaren "Crucificado" lanak irabazi du Aste Santuko argazki lehiaketa

Amaia Olaizola eta ‘Crucificado’ argazkia izan dira 2016ko Aste Santuko Argazki Lehiaketako irabazleak. 48 lan aurkeztu dira bi urtean behin egiten den lehiaketa honetara.

2016·05·26


Bigarren sailkatu dira Andres Indurain eta ‘Parada y silencio’, hirugarren Simon Arrigain eta ‘Kale Nagusian gora’, eta azkenik, Epaimahaiaren sari berezia Josu Martin eta ‘Gurutze-bidea’ lanari egokitu zaio.  

Gogoratu epaimahaia honakook osatu dutela: Julian Lazkanotegi, Floren Portu eta Marina Aginagalde argazkilariak, Maria Serrano Turismoko zinegotzia eta Goio Uriarte Turismo teknikaria eta epaimahaiko idazkari moduan.