Gaurkotasuna

Atzealdea

“Bertso Jaialdia” hartuko du larunbatean Santiago kaleak

Urteroko Bertso Jaialdia antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak.

2016·08·23


Larunbatean, abuztuaren 27an izango da, doan, Santiago kaleko Pisuzarren plazan.

20:00etan hasiko da, eta lau bertsolari ariko dira: Jon Maia, Ander Lizarralde, Sustrai Colina eta Maddalen Arzallus. Karlos Aizpurua bertsolari oiartzuarrak egingo du gai jartzaile lana.

Jon Maia (Urretxu, 1972) Bertsotan aritzeaz gainera, abeslari, idazle, itzultzaile eta dokumentalgile ere bada, besteak beste. Euskal Filologian lizentziatua da. Finalista izan da 1997, 2001, 2005 eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan.

Ander Lizarralde (Oiartzun, 1984) Industria ingeniari teknikoa da. Bertsolaritzan, Lizardi saria irabazi zuen 2006an, eta finalista izan da beste askotan.

Sustrai Colina (Urruña, 1982) Bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria da. Zuzenbidean lizentziatua da. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa irabazi zuen 2014 urtean. Bertsolari Txapelketa Nagusian, finalista izan da azken lau edizioetan.

Maddalen Arzallus (Donibane Lohizune, 1990) Itzulpengintza ikasketak egin ditu. Bertsolaritzan, Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketan bigarren izan zen 2014an. Jesus Arzallus bertsolariaren alaba da, eta Amets Arzallusen arreba.