Actualidad

Atrás

El Equipo de Gobierno se reunió con los vecinos de Mendelu

Ordu t'erdiko bilkuran, udal aurrekontuak, legealdi honetarako Agintaldi Plana eta auzokoek aireportuari buruz dituzten galderak izan ziren protagonista.

29·01·2017


Gobernu Taldea Mendeluko bizilagunekin bildu zen atzo, auzoko bizilagunen elkarko egoitzan. Hara bertaratu ziren Txomin Sagarzazu Alkatea eta Gobernu Taldeko zinegotziak. Ia ordu t’erdi iraun zuen bilkuran, 2017ko aurrekontuak eta Udal Gobernu Taldearen 2015-2019 legealdiko Agintaldi Plana azaldu ostean, Udalak Mendeluko auzorako aurten dituen egitasmoak azaldu ziren, baita bizilagunen kexa eta iradokizunak entzun ere.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “eskertzekoa da bizilagunek izan zuten jarrera. Guk esan behar genuena entzun eta galderak egin zizkiguten. Udaberrian onartzea espero dugun HAPO-an Mendelu auzoan Hiri Birgaitzerako Plan Berezia egiteko 60.000 euro ditugula esan genuen, bainta Lau Haizeta inguruko argiztapena hobetzeko beste 6.000€, auzo elkarteko gastuetarako beste 6.000€, Ikas Jolas programa garatzen jarraitzeko asmoa ere azaldu genuen, baita Udal alderdi politiko baten emendakina onartuta auzoan mural bat margotzeko asmoa ere”.

“Hortaz gain, Gipuzkoako Foru Aldunditik aurten martxan jartzeko asmotan dauden Amuteko biribilgunea eta Jaitzubiako biribilgunetik Amutera doan bidegorriaz ere aritu ginen”.

Bizilagunen kezka nagusienak Aireportuaren pistaren eta aferaren inguruan zihoazen. “Urte gehiegi daramatzate gai honekin eta horrek egonezin handia sortzen die, baita Udalari ere HAPO-arengan duen eraginagatik. Guk argi azaldu genien une hauetan zer den dagoena, daukagun informazio guztia eman genien, baita esan ere zer den ostiralean Ortzibiako bileran hitzegin zena. Ez zen momentu batean ere hitzegin pista luzatzearen inguruan” dio Sagarzazuk.

Auzoan aparkalekuarekin dauden arazoak ere hizpide izan ziren atzoko bileran.

Hurrengo hitzordua otsailaren 6an izango da, Amute Auzo Elkartean.