Visor de contenido web

Agenda completa de Actividades y Eventos

Publicador de contenidos

Atrás

HIKA Teatroa: Txarriboda

Euskarak 365 egun
CUÁNDO 4 de febrero. 20:00
DÓNDE Itsas Etxea Auditoriuma
ENTRADAS 6 € Adultos / 3 € Jóvenes
IDIOMA Euskera

Antzerki garaikidea, kontzeptuan eta poetikan oinarritua. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen du konpainia. Bere antzezlan eta lan guztietan emakumearen begirada, izaera eta izana oso presente dago. HIKAren hainbat antzerki testu berak idatziak ditu Arantxa Iturbe idazlearekin batera. Bi emakume hauek asmatu dute historia hunkigarriak bezain krudelak eraikitzen. Ikuslea hasiera hasieratik begiz eta belarriz harrapatzen dutenak. Barrenak astinduz ikuslea hausnarketara gonbidatzen dutenak. HIKA euskal antzerkia da. Bere sormen guztiak euskaraz jaio eta bizi dira. Bakoitzaren bigarren bertsioa, gaztelaniazkoa, alegia, Estatuko merkatuan zabaltzeko asmoz eraikitzen da.

 

Descargar documentos

Txarriboda