Actualidad

Atrás

EURITEAK LUR –JAUSIAK EKARRI DITU GUADALUPEKO IGOERAN

Gaur jasan ditugun euriteek hainbat sailtasun eragin dituzte Hondarribian goizean zehar

12·06·2018


Gaur jasan ditugun euriteek hainbat sailtasun eragin dituzte Hondarribian goizean zehar. Larriena Guadalueko igoeran izan da, Errandonea baserria pasata. Bertan lur-jausi batek errepidea moztu behar izana eragin du. Zorionez, ez da kalteturik izan baina hurrengo egunetan itxita egongo da errepidea. 

Halaber, Jaizubian ere, sailtasunak egon dira goizean zehar. Batez ere, Jaizubiako Elkartearen inguruan. Bertan errekak gainezka egin du eta. Hala ere, arriskurik ez da egon eta gutxinaka normaltasuna bueltatu da. 

Bestalde, Higer ibilbidean ur asko jeitsi da goizeko lehenengo ordutan batez ere eta uholdeak sortu dira. Txingudiko Zerbitzuakeko langileek ura ponpatu dute eta dagoeneko errepidea libre dago 

Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak, bai Ertzaina, foru aldundiko errepide saileko langileak, Txingudiko Zerbitzuak eta baita udaleko sail ezberdineko langileek egindako lana  eskertzekoa da”